Bisita gidatua: Epidemia! Gaixotasunaren kontrako borroka Gasteizen (euskaraz)
Event s pandemia2

Bisita gidatua: Epidemia! Gaixotasunaren kontrako borroka Gasteizen (euskaraz)

Organitzat per: Oficina de Turismo. Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz | Turismo Bulegoa. Vitoria-Gasteizko Udala

Turismo bulegoa. Turismo bulegoa. Espainia plaza, 1 Veure mapa Turismo bulegoa. Turismo bulegoa. Espainia plaza, 1

Venda online tancada.

Per a més informació pregunti a l'organitzador de l'esdeveniment.

Les dades de l'organitzador estan a l'apartat "Organitzat per".

Detall de l'esdeveniment

Historian zehar, Arabako probintziak hainbat gaixotasunen etengabeko astindua jasan behar izan du, eta horrek arrasto izugarriak utzi ditu lurraldean. Bisita honek XV. mendetik XX. mendera bitarteko ibilbidea eskaintzen du, hiriko erdigunean zehar ibiliz, eta informazio historiko ugari ditu hizpide, oso aberasgarriak eta orainarekin oso lotuak. Zeintzuk izan ziren Gasteizko herritarren zerbitzura lan egin zuten lehenbiziko sendagileak? Zein izan zen bizar-zirujauen lana XVI. mendeko izurriteetan? Nola jaso eta zabaldu zen nafarreriaren aurkako txertoa Araban? Eta koleraren aurrean, nola markatu zuen gizartearen ikarak hiriko urbanismoaren etorkizuna? Zatoz erantzunen bila bitxikeriaz betetako bisita atsegin honetara.

Informazio gehiago

  • Bisitaren iraupena: 1 h 30 min.  
  • Prezioa: 6 € pertsonako.
  • Hizkuntzak: euskara. Bisita hau euskaraz ere egin daiteke: Visita guiada: Epidemias (castellano).
  • Topalekua: turismo-bulegoa (Espainia plaza, 1).
  • Irisgarritasuna: kontsultatu turismo-bulegoan.
  • Bisita ez da haurrentzat gomendatzen.
  • Bisita gidatuak egiteko, COVID protokolo bat dago, bertaratutako guztiek jarraitu beharrekoa.


Plaza guztiak beteta badaude, jarri harremanetan telefonoz Turismo Bulegoarekin.


Harremanetarako


Baldintzak

  • Gutxieneko inskripzio-kopurura iristen ez diren bisitak bertan behera geratu ahalko dira 24 ordu lehenago.  
  • Sarrerak ezingo dira ez trukatu ez aldatu.
  • Bisita bat bertan behera uztea izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.


Política d'accés

En aquest cas el promotor no ha especificat la política d'accés a menors, si tens qualsevol dubte, t'animem et posis en contacte directament amb ell.
Nosaltres i els nostres socis utilitzem cookies pròpies i de tercers amb la finalitat d'oferir-te el servei de manera correcta, mesurar les visites que es realitzen a la nostra web i, en casos concrets, mostrar-te publicitat i permetre't compartir continguts en xarxes socials. Pots obtenir més informació sobre les cookies, consultant la nostra Política de Cookies.