Hondamendia / Artedrama

soreasu antzokia. soreasu auzoa - Ver mapa
Varias datas -
Organizado por Azpeitiko Udala
Promoter s k

selecciona as túas entradas

Venta online cerrada.

Para máis información pregunta ao organizador do evento.

Os datos do organizador están no apartado "Organizado por".

Descripción do evento

Sinopsia:

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.

2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?

Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean?

Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea?

Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri.

Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.

Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.

2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.


Política de acceso

Neste caso o promotor non especificou a política de acceso a menores, se tes calquera dúbida animámoste a que contactes directamente con el.

Comentarios

3
Bikaina
Aspaldi ez nintzela antzerkira joaten eta bere magiarekin konektatu nintzen berriz. Sormen eztanda bat iruditu zaitzaidan, pertsonai oso landuak (gauza txiki eta xumeei aukera oso erakargarriak emanez) eta testuinguruaren kokatze aberatsa. Ahanzturan erori ez dadin, jarrai dezala Hondamendiak EHko aretoetatik justizia egiten. Mila esker!
Alba Asistiu o 3/11/2023
Detailera eginiko antzezlana
Detailera eta era zainduan eginiko antzeslana! Bikain!
Nirea Asistiu o 3/11/2023
Antzezlan bikaina
Gertakizun -kate latz batzuen ondorioz bizitako sentipenak, egunak, asteak, hilabeteak...gogora ekarri eta distantziatik berrikusteko aukera izan dut. Derrigorrezko ariketa, gertatutakoa inoiz ez ahazteko. Demaseko aktore puskak! Maitasun handiz egindako lana. Zuon lanaz gozatu dugu, ederra izan da!
Leire Asistiu o 3/11/2023
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.